Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos de interés.
Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies. Mas información.
Política de cookies +

Menu Screen Reader

Acceso Usuario registrado

Donantes

Elige tu forma de colaborar

A veces sentimos que lo que hacemos es tan solo una gota en el mar, pero el mar sería menos si le faltara una gota

Voluntarios/as

¿Quieres transformar el mundo?

Busca tu espacio donde poder colaborar o sugiérenos lo que te gustaría hacer

Empresas

Socialmente responsables

Proponednos cómo querríais ayudar, hay muchas formas

Noviembre 2019
L M X J V S D
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30  


Marrazki eta kontaketa laburren eskola-lehiaketa

Fecha: 01/09/2019 - 31/12/2019
Lugar: -
19-20 ikasturtearen lehen hiruhilekoan marrazki eta kontaketa laburren eskola-lehiaketa bat antolatuko dugu, Arraina edo kanabera izenburupean, elikadurarako eskubidearen inguruan hain zuzen ere nahi duten ikasle guztiek parte hartzeko aukera edukiko dutenak.

Halaber, interesa daukaten ikastetxeek gurekin harremanetan jartzeko aukera edukiko dute ikasleei elikadurarako eskubidearen inguruko hitzaldi bat eskaintzeko.

 

II. MARRAZKI ETA KONTAKETA LABURREN ESKOLA-LEHIAKETA SOLIDARIOA:

"ARRAINA EDO KANABERA?"

 

FISC cooperación y desarrollo fundaziotik II. marrazki eta kontaketa laburren lehiaketa hau iragartzen dugu, aurtengo gaia GIH 2 izango dena, “Gosea amaitzea, elikagai-segurtasun eta elikadura hobea lortzea, eta nekazaritza jasangarria bultzatzea”. Bere helburua ikasleak eta gazteak Elikadurarako Eskubideari eta arrazoi ezberdinengatik munduko populazioaren zati handi batek eta bertan gure hirietan ere pairatzen duen gose egoerari buruz kontzientziatzea da.

 

1.  PARTE-HARTZAILEAK ETA LANEN KOPURUA:

 

Parte-hartzaileak bakarka inskribatu ahal izango dira beste edozein aurretiko lehiaketa batetan ikusgai egon edo sarituak izan ez diren kontaketa original eta argitaragabekoekin. Parte-hartzaile bakoitzak kategoriaren arabera marrazki edo kontaketa labur bat bidali dezake.

 

2.  IKASTETXEAK:

 

Interesa daukaten ikastetxeek urrian ikasleei elikadurarako eskubidearen inguruko hitzaldi bat eskaintzea irailean zehar eskatzeko aukera edukiko dute. Horretarako Regina Zalbidearekin harremanetan jarri beharko dira concursoescolar.fundacionfisc@gmail.com edo tfno. zk. 944232113

 

3.  MODALITATEA:

 

Marrazkiak: teknika librea A4 orrian

Kontaketa laburrak: Eskuz idatziak (letra irakurgarrian) edo digitalean, euskaraz edo gaztelaniaz. Eskuz gehienez 15 lerroko luzera izango du. Digitalaren kasuan, 15 lerro izan beharko ditu, 12ko letra tamainarekin eta fitxategi batetan aurkeztu beharko da.

 

4.  KATEGORIAK:

 

§  Haurrentzako marrazkiak: LHko 1.tik LHko 2.erarte

§  Kontaketa laburrak I: LHko 3.etik LHko 4.erarte

§  Kontaketa laburrak II: LHko 5.etik DBHko 2.erarte

§  Kontaketa laburrak III: DBHko 3.etik DBHko 4.erarte

§  Kontaketa laburrak IV: Batxilergoko ikasturteak

 

5.  IDENTIFIKAZIOA:

 

Marrazki edo eskuz idatzitako kontaketa labur bakoitzaren atzealdean agertuko da

 

·         lanaren izenburua,

·         izena eta 2 abizenak,

·         ikastetxea,

·         aita, ama edo tutorearen kontakturako telefonoa adin txikikoen kasuan; mugikor pertsonala 18 urtetik gorakoen kasuan.

 

Era digitalean aurkeztuz gero datu hauek mezuaren gorpuan joango dira.


 

6.  BIDALKETAK:

 

Kontaketa laburrak eta marrazkiak FISC cooperación y desarrollo fundazioaren egoitzara bidali beharko dira:

Juan de Ajuriaguerra kalea 19, 1ª EF-3 bulegoa 48009 Bilbao

http://www.fundacionfisc.org

edo ondorengo helbide elektronikora concursoescolar.fundacionfisc@gmail.com

 

7.  ENTREGA-DATA:

 

Entrega-data 2019ko urriaren 1etik 2019ko azaroaren 15erarte, biak barne, luzatzen da.

 

8.  SARIAK:

Sarien banaketa ekitaldi publiko batetan, erabakitzeke dagoen toki batetan, 2019ko abenduaren 13an, ostiralean, arratsaldez egingo da eta kategoria bakoitzeko hezkuntza-material sorta bat izango da.

 

9.  HAUTAKETA:

 

FISC cooperación y desarrollo fundazioak izendatutako epaimahai batek aurkeztutako marrazkiak eta kontaketa laburrak aztertuko ditu eta bere erabakia hartuko du.

 

10.  EPAIMAHAIA:

 

Fundazioarekin zerikusirik ez daukaten pertsonek osatuko dute, idazkari moduan FISC cooperación y desarrollo fundazioaren izenean Patronatuko pertsona bat arituko delarik. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.

 

11.  KONTSIDERAZIO PARTIKULARRAK:

 

FISC cooperación y desarrollo fundazioaren II. marrazki eta kontaketa laburren eskola-lehiaketa solidarioan parte-hartzeak argitaratutako baldintza guztiak onartzea suposatzen du, baita epaimahaiaren erabaki apelaezina ere.

 

Epaimahaiaren erabakia irabazleei sarien banaketaren aurretik jakinaraziko zaie. Aurkeztutako lanen egileek beraien erabilera-eskubideak fundazioari ematen dizkiote, zeinak bere helburuetarako marrazki eta kontaketa labur hoiek erabiltzeko ahalmena edukiko duelarik.

 

 

 

 

 

 

-----

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak (DBEO), 2016ko apirilaren 27koa, 2018ko maiatzaren 25etik indarrean dagoena, agintzen duenaren arabera datuak sartu, zuzendu, eraman, kendu, mugatu edo aurka egiteko aukera dago. Aipatutako eskubide hoiek lehiaketa bukatu bezain laster gauzatu ahal izateko eskutitzez ondorengo helbide honetara zuzendu zaitezke: FUNDACIÓN INNOVACIÓN SOCIAL DE LA CULTURA, Juan de Ajuriaguerra kalea 19, 1ª EF-3 bulegoa, 48009 Bilbao edota ondorengo helbide elektroniko honetara mezu bat bidaliz: proyectos@fundacionfisc.org, gaiean honako hau jarriz: "RGPD-PROTECCIÓN DE DATOS" eta identifikaziorako froga onargarri bezala NANa fotokopiatua edo eskaneatua bidaliz. Datuak arduradunaren (FUNDACIÓN INNOVACIÓN SOCIAL DE LA CULTURA honako IFKarekin: G-48963433) eskuetan egongo dira; eta, bere kasuan, beraiek lortzeko ardura daukaten boluntarioen eskuetan.