Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos de interés.
Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies. Mas información.
Política de cookies +

Menu Screen Reader

Acceso Usuario registrado

Donantes

Elige tu forma de colaborar

A veces sentimos que lo que hacemos es tan solo una gota en el mar, pero el mar sería menos si le faltara una gota

Voluntarios/as

¿Quieres transformar el mundo?

Busca tu espacio donde poder colaborar o sugiérenos lo que te gustaría hacer

Empresas

Socialmente responsables

Proponednos cómo querríais ayudar, hay muchas formas

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Está usted en:
Imprimir
"FISC cooperación y desarrollo" 20 urte
"FISC cooperación y desarrollo" –k pertsona eta komunitateen zaurgarria aurrerapena sustatzen 20 urte ospatzen ditu.
 "FISC cooperación y desarrollo" Bilbon jaio zen 1997ko maiatzaren 28an, Euskadin gizarte-dinamismoan eta herrialde pobretuetan giza garapenerako tresna izateko asmoz. Geroztik, 115 garapen-proiektu martxan jarri dituzte, Amerikan, Afrikan eta Asiako 11 herrialdetan, 630.000 pertsona baino gehiagorentzat onuragarria izanez. Jarduera-sektore nagusiak hauexek izan dira: nekazaritza-garapena, elikagaien segurtasuna, edateko ura eta hezkuntzarako sarbide unibertsala.Bereziki, kontuan hartu da neska eta emakumeen ahultasuna eta arazo hori ekimen guztietan jorratu du Fundazioak

Urte hauetan, KSB lankidetza eta garapena ez da bakarrik herrialde pobreen arazoetan aritu. Era berean, gure eremu geografikoan gazteak eta boluntariotza sustatzeko ekintza ugari garatu ditu, irabazi-asmorik gabeko erakundeekin akordio ugarien bidez. 

Kontuan izanda elkarrekin bakarrik baino urrunago hel daitekeela eta gainera eragin handiagoz, Fundazioak Hegoaldeko hainbat erakunderekin elkartasun sendo eta egonkorrak sortzeaz gain, lankidetza-sareak ere eraiki ditu gure gizartean, berarekin antzeko helburuak partekatzen dituzten erakunde askorekin, besteak beste: Euskadiko GGKE-en Koordinakundearekin, Nazioarteko Hezkuntza Kanpainarekin, Bilboko Udalaren Lankidetza Aholkularitzarekin eta Afrika Aldeko taldearekin. Izan ere, Afrika gabezi handiak dituen kontinentea da eta beraz, Fundazioak, sortu zenetik, helburu nagusi bezala izan du. Horrela asko izan dira Kongoko Errepublika Demokratikoan, Boli Kostan eta abarrean garatutako proiektuak eta asko izan dira ere euren harridura erakutsi digutenak leku horietan ikurrinak ikustean. Horietariko asko posible izan dira Euskal erakunde pribatu eta publikoei esker. Euren laguntza barik urte hauetan guztietan egindako jarduerak burutu gabe egongo lirateke.