Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos de interés.
Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies. Mas información.
Política de cookies +

Menu Screen Reader

Acceso Usuario registrado

Donantes

Elige tu forma de colaborar

A veces sentimos que lo que hacemos es tan solo una gota en el mar, pero el mar sería menos si le faltara una gota

Voluntarios/as

¿Quieres transformar el mundo?

Busca tu espacio donde poder colaborar o sugiérenos lo que te gustaría hacer

Empresas

Socialmente responsables

Proponednos cómo querríais ayudar, hay muchas formas

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Imprimir
Marrazki eta kontaketa laburren eskola-lehiaketa solidarioa
Lehiaketak Bilboko Udalaren finantzazio-laguntza eduki du.

Amaitzen ari garen hiruhileko honetan zehar “Arraina edo kanabera?” izenburua duen II. MARRAZKI ETA KONTAKETA LABURREN ESKOLA-LEHIAKETA SOLIDARIOA egin da. Bertan sei udalerri ezberdinetako 11 ikastetxe publiko eta pribatuetako LHko 1.tik Batxilergoko 2.erarteko ikasleek parte hartu dute, guztira 374 parte-hartzaileekin, euskaraz eta gazteleraz.

 

Eskatu duten ikastetxe ezberdinetan euskaraz eta gaztelaniaz elikadurarako eskubideari buruzko lau sentsibilizazio-saio antolatu dira.

presentación (id: 236)

 

Epaimahaia 5 pertsonek osatu dute: lehiaketaren gaiarekin erlazioa daukaten gizarte-erakundeetako 3 ordezkarik (Manos Unidas, Gosearen Aurkako Ekintza eta Bizkaiko Elikagaien Bankua), Aingeru Epaltza idazleak eta Fundazioaren Patronatuko kide batek. Beren neutraltasuna mantentzeko ez zituzten parte-hartzaileen ikastetxeak ezagutzen.

con publico (id: 238)

 

Parte-hartzaile guztiak sarien emate-ekitaldira gonbidatuak izan dira.

 

Saridunak ondorengo hauek izan dira:

 

Kategoriak

izen eta abizenak

ikastetxea

kontaketa laburraren izenburua

Haurren kategoria- LHko 1.a eta 2.a

June Blanco Varas

CEIP Derio HLHI 

Lagundu behar da

Kontaketa laburrak I kategoria- LHko 3.a eta 4.a

Leire Ortega Zamalloa

CPEIPS Calasancio HLBHIP 

Gosea Afrikan

Kontaketa laburrak II kategoria- LHko 5.etik-DBHko 2.erarte

Uxue Esparza González

CPEIPS Calasancio HLBHIP 

Compartir es vivir

Kontaketa laburrak III kategoria- DBHko 3.a eta 4.a

Ander Martínez López

CPEIPS Gaztelueta HLBHIP 

Luchador

Kontaketa laburrak IV kategoria- Batxilergoko 1.a eta 2.a

Cristina Martin García

CPES Arangoya BHIP  

El compañero de Marta

 

foto de grupo (id: 239)

 

Sarien emate-ekitaldia abenduaren 13an, ostirala, 18:00etan Santutxuko Udaltegian egin zen eta bertan ikasle, senitarteko eta parte hartu duten ikastetxeetako irakasle ugari egon ziren.

 

Lehiaketak Bilboko Udalaren finantzazio-laguntza eduki du.